SENTA, mamu ontziaren buru eta gidari, iparra galduta dabil. Ez daki non dagoen ezta norantz nabigatzen duen ere; amorru bizian marru eginez noraezean dabil. Egun batean, tripulazioaren agintea hartzea erabakiko du, munduari indarrez kantatzeko. Oraingoan, berak era- bakiko baitu noragabean ibiltzea; noraezean baina duintasunez.
SENTA bere beldurrari, amorruari eta minari aurre egin behar dion emakume baten doluaren kontakizuna da, bere bidaia emozionala. Bere erabakiak hartzeko eta bere patua bideratzeko gai den emaku- mea da, nahiz eta noraezean izan.
Izan ere, batzuetan ez dago kairik porturatzeko, ezta orekaz tinko mantenduko gaituen lur sendorik zapaltzeko ere. Baina bizitza maita- tu eta ospatu behar dugu eta, suzko kantuz, gure atsekabea abestu.
SENTA Gaubelak gozatzeko kaleko opera miresgarria.

 

Dossier pdf

Deabrubeltzak

Deabrubeltzak