
Su Talka
Antzerki ikuskizun honek perkusioaren eta suaren talka ekartzen du gogora, entzuteko eta sentitzeko beharra. Ikuskizun harrigarria, publikoarekiko topaketa eta elkarreragina sustatzen duena.
Antzerki ikuskizun honek perkusioaren eta suaren talka ekartzen du gogora, entzuteko eta sentitzeko beharra. Ikuskizun harrigarria, publikoarekiko topaketa eta elkarreragina sustatzen duena.
Simetria, Desplazamendua, sua. Hiru hitz hauek Konpainiaren oinarri nagusiak, bakoitza bere kulturarekin eta historiakoarekin estuki lotuta. Ikuspegia ez du desberdintasunik ezabatzen; alderantziz, konfrontazio sinbolikoa energia bihurtzen da, estetika, ustekabea, su artifizialak, mugimenduan hurbiltasuna: publikoarekiko harremana erabatekoa da.
Aker, akelarreko deabrua, hor dabil kaleetan zehar bere perkusionisten lagun taldearekin gure herri eta hirietan zehar ibiltzeko prest. Zuzeneko musika, piroteknia eta izugarrizko efektu espezialez osatutako ikuskizuna. Esku bat danborrean eta bestea “zirian”. Honela sortu da Deabru Beltzak taldearen proposamen berria.