Euskal Herriko hainbat antzerki taldetik gentozen aktoreek sortu genuen 1996an Deabru Beltzak kale antzerkia. Ordu ezkero 10 antzezlan aurkeztu ditugu, hoiekin 3.000 ekitaldi eginez, 80 aldiz enkargatu dizkigute ekimen berezien antolakuntza, 50 hiritako jaien zuzendaritza artistikoa egin dugu, munduko 35 talderekin egon gara elkar lanean eta gaur egun ondoko erankundeekin kolaboratzen dugu: Eusko Jaurlaritza, Ministerio Español de Educación, Cultura y Deporte, Bilbao Udaleko Kultura Saila, Gouvernement du Québec, Le Moulin Fondu, Le Forneau, Leioako Umore Azoka, Fest’Arts Libourne, Fira de Teatre al Carrer de Tàrrega, Arriola Kultur Aretoa, Chalon dans la Rue, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia, Portal 71 producciones culturales, Bizkaiko Foru Aldundia…etc 5 kontinente eta 35 herrialde baino gehiagotan egin dugu lan, Euskal Herriko talderik nazioartekoena bilakatuz.

Deabrubeltzak